baldintza nahiko

1. Log.

Egiazkoa denean beste proposizio bat egiazkoa izatea dakarren proposizioa. Proposizio baten baldintza nahikoa betetzen denean, proposizioa egiazkoa dela deduzi daiteke. Baldintza nahikoa baldintza beharrezko ere bada (horregatik, sarritan baldintza beharrezkoa eta nahikoa eran erabiltzen da); alderantzizkoa, berriz, ez da gertatzen (baldintza beharrezkoa ez da 'aski' edo nahikoa zerbaiten egiazkotasuna deduzitzeko).